Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/10/30

Zinema txikia haurrentzat: ANDREGAI HILOTZA

Azaroaren 2an, 17:30ean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan

Pasaiako Zinema Txikiak Andregai hilotza filma ikusteko emanaldia antolatu du azaroaren 2an Donibanen.

Hitzordua 17:30ean izango da Juanba Berasategi aretoan eta sarrerak aurretik hartu beharko dira Bibe plataforman.

Motora zerbitzua jarriko da, eta Trintxerpeko pantalanetik irtengo da 17:00etan (San Pedrotik ere pasako da).

Etor zaitez zinemaz gozatzera!