Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/09/30
Ikasturte honetako Zinema Txikian, 8 film ikusgai
Urriaren 4tik apirilaren 18ra, Antxon, Donibanen eta Trintxerpen
2025-2026 ikasturteko Pasaiako Zinema Txikiaren egitaraua aurkeztu da.
9 urtetik beherakoentzako ekimen honek zinemaz eta euskaraz gozatzeko aukera ematen die haurrei asteburuetan.
Iaz bezala, aurtengo ikasturtean 8 emanaldi antolatu dira, urritik apirila bitartean (emanaldi bakoitzak 90 minutu inguruko iraupena izango du). Saioak Antxon, Donibanen eta Trintxerpen izango dira 17:30ean. Pasai Donibaneko saioetara joateko Trintxerpetik motora zerbitzua eskainiko da 17:00etan.
Sarrerak doakoak badira ere, Bibe.me plataforman erreserbatu beharko dira.
Haurrek arduradun batekin joan beharko dute, baina, haurrei zuzendutako ekintzak direnenez, lehentasuna haurrei emango zaie.
Aurtengo Zinema Txikiaren programazioa:
- Urriak 4: Kiriku eta sorgina, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
- Azaroak 1: Mamu harrapariak, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
- Azaroak 29, Karmengo Ama ikastetxeko LH2 eta LH3ko ikasleek aukeratutako pelikula, Trintxerpeko alkateordetzan.
- Azaroak 29, Karmengo Ama ikastetxeko LH2 eta LH3ko ikasleek aukeratutako pelikula, Pasai Antxoko kultur etxean.
- Urtarrilak 17, PasaiaLezo Lizeoko LH2ko ikasleek aukeratutako pelikula, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
- Otsailak 7, Nimona, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
- Martxoak 14, Minecraft film bat, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
- Apirilak 18, Kaixo, Frida! Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.








