Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/07/14
Zinema Kalean egitasmoa uda honetan ere Pasaian
3 emanaldi antolatu dira uztailean, abuztuan eta urrian, Ibaiondoko plazan
Pasaiako Udalak 2025ko Zinema Kalean egitasmoari emango dio abiada uztailaren 17an, eta urriaren 2ra arte luzatuko da egitaraua. Egitasmo hau Bokalek herriko gazte taldeekin duen elkargunetik jaio zen eta oso arrakastatsua izaten ari da urtez urte. Beraien helburua Pasaiako gazteen artean euskarazko kultur-edukien kontsumoa sustatzea da eta horretan dihardute Udalaren laguntzarekin.
Xede horrekin bat eginez, honakoa da 2025eko Zinema Kalean egitasmorako ondu duten egitaraua:
Emanaldi guztiak Antxon izango dira, Ibaiondoko plazan, eta 21:30ean hasiko dira.
- Uztailak 17: Altsasu dokumentala.
- Abuztuak 21: Amama filma.
- Urriak 2: Ane filma.







