Eduki publikatzailea

Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz zerga-errolden epeak zabaltzea

Covid-19aren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko hartu diren premiazko eta ezohiko neurrien ondorioz, arlo ekonomikoan hainbat ezohiko neurri hartu behar dugu, ordainketak malgutzeko eta herritarrei bizi dugun egoera larriari aurre egiten laguntzeko, ahal den neurrian.

Horren ondorioz, alkateak 2020ko apirilaren 7an sinatutako Dekretuaren arabera Pasaiako Udaleko Zerga-Epeak honela zabaldu dira:

ZERGA-ERROLDEN EPEAK ZABALTZEA  
   
ERROLDA NAGUSIAK Epea noiz arte luzatzen den (egun horretan helbideratutako karguak egingo dira):
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga 2020-06-22
Ura eta saneamendua 2019-3. lauhilekoa 2020-06-22
Zabor-bilketa, 1. seihilekoa. 2020-07-20
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) 2020-09-15
   
HILEROKO ERROLDAK  
Azokak, higiezinen errentak, higiezinen kanona, Nabarra Bouako aparkalekuen kanona. Epea noiz arte luzatzen den (egun horretan helbideratutako karguak egingo dira):
Otsaileko epea (2020-02) 2020-05-20
Martxoko epea (2020-03) 2020-05-20
Apirileko epea (2020-04) 2020-06-22
Maiatzeko epea (2020-05) 2020-07-20
Higiezinen kanona: irekita egondako aldiagatik ordainduko da.  
   
BESTE ERROLDAK  
Terrazak, mahaitxoak eta bestelako elementuak. Borondatezko ordainketa-epea atzeratzea, jarduera berriz hasi arte. Jabari publikoa erabili den aldia bakarrik ordainduko da.
Ibaiondo frontoiaren erabilera. Borondatezko ordainketa-epea atzeratzea, jarduera berriz hasi arte. Jabari publikoa erabili den aldia bakarrik ordainduko da.

 

Erabaki hau 2020ko apirilaren 16ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.