Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/03/30
Pasaiako haurrek gertutik ezagutu dute Udaleko Zerbitzuen saila
Pasaia garbi, jasangarri eta bizigarri nola mantentzen den ikasi dute

Eskubidean planaren barruan, herriko ikastetxeetako LH5. mailako ikasleek bisita egin dute Pasaiako Udaleko Zerbitzu Sailaren Donibaneko pabiloira.
Urtero bezala, bi txandatan egin dituzte bisitak: Karmengo Amako ikasleek martxoaren 24an eta Pasaia Lezo lizeokoek, berriz, martxoaren 26an.
Haurrek Zerbitzuen Saila eta bertako langileak ezagutu dituzte eta Pasaia garbi, jasangarri eta bizigarri nola mantentzen den ikasi dute.
Udal langileek eraikinean zehar prestatutako txokoen bidez, haurrek Pasaiako kaleetan egunero egiten diren lanak ezagutu dituzte eta erabiltzen dituzten erremintak ere probatzeko aukera izan dute: kale-garbiketa, zaborraren kudeaketa, konponketak, argiteria, ur-hornidura, lorezaintza…






