Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2016/12/14
Zentzumenen bidezko antzerkia Ciriza etxean, DS2016ren eskutik
Abenduaren 15n

- 20:30 / 21:00 / 21:30 / 22:00 / 22:30 / 23:00
- Sense-action. The upbringing
- Ciriza etxea
- 15 pertsona 30 minutuan behin
- Iraupena: 45 min
«Performance hau esperientzia sentsoriala da, haurrentzako Kinder KZ Litzmannstadt kontzentrazio-eremu nazian (Poloniako Łódź hirian) egondakoen oroitzapenen artxiboko materialean oinarritua. Performance honetan parte hartzeko, bista soilaz gain, beste zentzumen batzuen mende egotearen ziurgabetasuna jasan behar da, soinuen, usainen eta ukituen bitartez oroitzapenekin engaiatzeko. Hala ere, kontua ez da oroitzapenak gogoratzea soilik. Batez ere, harreman berri batean murgiltzearen arriskua onartzea da kontua; ikusi gabeko «bestearekin» elkartzea. Zenbateraino gaude fidatzeko prest, eta zenbateraino gara gu geu fidagarri?
Informazio gehiago: http://dss2016.eu/eu/z-polski