Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/05/18
Zapata Gorriak ipuin kontaketaren 4 saio, Pasaian
Maiatzaren 18tik 21era
Patata Tropikala konpainiaren ipuin kontaketekin gozatzeko aukera izango dute 3-12 urteko pasaitarrek.
Izan ere, 4 saio antolatu dira aste honetan liburutegietan, guztiak 17:30ean eta doako sarrerarekin:
- Maiatzak 18, San Pedron.
- Maiatzak 19, Donibanen.
- Maiatzak 20, Trintxerpen.
- Maiatzak 21, Antxon.
Berdintasunaz, pantailen erabileraz eta irudimenaren beharraz dihardute saioek, eta hori guztia umoretik.
Sinopsia: Amets da gure protagonista. Zapatak jantziko ditu eta abentura izugarri batean murgilduko da. Rem ezagutuko du, ametsen munduko atezaina. Hark ohartaraziko dio ametsen mundua arriskuan dagoela. Ametsek gaiztoen makinatik salbatu beharko gaitu Lo aztia aurkitzen duen bitartean. Bestela, hemendik aurrera guztiok irudimena galduko dugu eta robot eta makinetan bihurtuko gara. Lortuko al du?







