Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2023/07/26
Zamalanen ordutegia Donibaneko jaietan
Uztailaren 24tik 31era
Donibaneko jaiak direla-eta, alde zaharreko merkatari, ostalari eta bizilagunei jakinarazten zaizue uztailaren 24tik 31ra, biak barne, alde zaharreko kalea itxita egongo dela ibilgailu guztientzat, baita motoentzat ere; zehazki, egun eta ordu hauetan:
- Uztailaren 24an, astelehena, 17:00etatik aurrera.
- Uztailaren 25ean, asteartea, egun osoan itxita.
- Uztailaren 26an, asteazkena, 17:00etatik aurrera.
- Uztailaren 27an, osteguna, 13;00etik aurrera.
- Uztailaren 28an, ostirala, egun osoan itxita.
- Uztailaren 29an, larunbata, egun osoan itxita.
- Uztailaren 30ean,igandea,egun osoan itxita
- Uztailaren 31n, asteazkena, egun osoan itxita.
Halaber, jakinarazten zaizue Bizkaia plaza uztailaren 22tik abuztuaren 1era, biak barne, erreserbatuta egongo dela alde zaharreko txartel arrosa duten bertakoentzat eta aldi baterako txartela eskatu duten Donibane kaleko 1. zenbakitik 19. zenbakira arteko bizilagun erroldatuentzat.
Era berean, jakinarazten zaizue Nabalaldeko kaia herritarrentzat eta kanpotarrentzat irekita egongo dela egun hauetan: 24an (arratsaldez), 25ean, 26an (arratsaldez), 27an, 28an, 30ean (arratsaldez) eta 31n. Gogoan har ezazue pabiloi eta lokaletako sarbideak beti libre utzi behar direla.