Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/07/11

Udalak "Pasaiako Zaintzako Tokiko Ekosistema"n sakondu du EHUren Udako Ikastaroetan

Maitane Irurieta gizarte-langileak parte hartu du ponentzian

Pasaiako Udalak EHUk Donostiako Miramar Jauregian antolatutako Udako Ikastaroetan parte hartu du. Uztailaren 9ko jardunaldian, «Tokiko zaintza-ekosistemak: komunitatea, lurraldea eta berrikuntza» izenekoan, Maitane Irurieta gizarte-langileak «Pasaiako tokiko zaintza-ekosistema»n sakondu zuen. Jardunaldi horretan beste herri batzuetako ekosistemak ere ezagutu ziren, hala nola Donostia, Beasain, Hernani, Usurbil, Urretxu eta Zestoa ".

Arratsaldean ere Pasaia protagonista izan zen; izan ere, Matxalen Legarretak (Euskal Herriko Unibertsitatea) hitzaldi hau eman zuen: «Tokiko zaintza-ekosistemen ebaluazioa: Pasaiako Zaintza HerriLaben esperientzia».