Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2023/04/17
San Pedro 40-42an dagoen ondasun higiezinaren (Zaharren Egoitza) desafektazioaren espedientea jendaurrean jartzea
Hilabeteko epea alegazioak egiteko

Udalbatzak 2023/03/28an egindako bilkuran, behin-behinekoz onartu zuen Pasaiako San Pedro 40-42an dagoen ondasun higiezinaren desafektazioa (katastro-erreferentzia: 879790; finka-zenbakia: 5148003X), jabari publikoko ondasun horren kalifikazioa aldatzea, eta ondare-izaerako ondasun gisa kalifikatzea, ondoren Gipuzkoako Foru Aldundiari doan lagatzeko, bi alderdiek 2019-12-27an sinatutako hitzarmenean adostutako baldintzetan.
Hartutako akordioa betez, espedientea jendaurrean jarriko da hilabeteko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako alegazioak egin ahal izan ditzaten.