Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2018/06/14

2018ko ekainean Pasaiako Zaharren Egoitzak ISO 9001:2015 kudeaketarako kalitate-sistema ezarri du

Orain arteko ISO 9001:2008 araua ordezkatuko du

Zaharren zaintzaz arduratzen da egoitzako zuzendaritza, eta jabetzen da bezeroa (egoiliarra, familia eta erakundeak) pozik edukiko badu, kalitateko zerbitzua eman beharra duela. Horregatik, konpromisoa hartua du etengabeko hobekuntza izan dadin, eta indarrean dauden legeak eta arauak bete daitezen. Ondorio horietarako hauek bultzatzen ditu:

Kalitatearen Kudeaketa Sistema garatzea eta ezartzea, ISO 9001:2015 arauaren arabera.                                                                                                                                                                                                                                                                                     

  • Proiektu komun bat garatu beharra dagoela nabarmentzeko langileak motibatzea, eta haien parte-hartzea garrantzizkoa dela adieraztea. 
  • Langileentzako prestakuntza. Prestakuntza aldian-aldian ebaluatzea, eraginkorra dela egiaztatzeko.
  • Egoiliarrari begirako jarduketak antolatzea, egindako gogobetetze-ebaluazioetatik eratortzen diren beharretan oinarrituta.
  • Egoitzaren antolamendurako irizpideak eta zaintzarako irizpideak egoiliarren baldintzetara egokitzea. 
  • Egoiliarrari banan-banako arreta ematea.
  • Egoiliarraren autonomia eta askatasuna sustatzeko jarduketak lantzea. 
  • Inguruko jarduketetan parte hartuz egoiliarraren integrazioa bultzatzea.
  • Neurtzeko eta alderatzeko sistemak ezartzea, kalitatea zein gradutan betetzen ote den jakiteko. 
  • Gertakarien berri emateko sistemak ezartzea.
  • Interesdun guztien arteko (egoiliarrak, ordezkariak, zerbitzuko arduradunak eta langileak) harreman zuzenak ahalbidetzea.
  • Informazio gardena eta argia ematea, egoiliarraren intimitatea errespetatzen dela.
  • Helburuak eta egikaritze-epeak zehaztea. Horien gainbegiratze-lana urtero egingo da.

Helburuak betetzea egoitzaren ardura denez, beharrezkotzat jotzen da kalitateko politika hedatzea, ezartzea eta onartzea, langile guztiak parte-hartzera anima daitezen.