Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/05/29
Yola elkarteak antolaturiko VII. Jardunaldi Kulturalak
Donibanen ekainaren 5, 12, 19 eta 27an
Yola Kultur Elkarteak, Pasaiako Udaleko laguntzarekin, VII. Jardunaldi Kulturalak egingo ditu Donibanen ekainean zehar. Antolatzaileen hitzetan: "Yola Kirol Elkarteak 75. urte betetzen ditu aurten. Hori dela eta, espero dugu pasaitar guztiek, eta bereziki donibanetarrak, prestatu ditugun jarduera sozio-kulturalez gozatzea".
Lehenik eta behin, urteurrena ospatzeko ekitaldi bat antolatu dute ekainaren 1ean. Pasai Txarangarekin batera izango da, Santiago plazan 12:30ean. Pintxoak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
VII. Jardunaldi Kulturalen irekiera Teo Alberro Pasaiako alkateak egingo du elkartearen egoitzan, ekainaren 5ean, 18:45ean. Hitzaldia, kultur solasaldiak, txiste kontaketa, afaria eta haurrentzako magia ikuskizuna prestatu dira.