Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/10/20

Xabier Terrones idazlearen liburu aurkezpena: La noche del 19

Urriaren 28an Trintxerpeko liburutegian

Trintxerpeko liburutegian egingo dugun misterioz betetako liburu aurkezpenera gonbidatu nahi ditugu herritar guztiak, datorren urriaren 28an, 19:00etan.

Urtarrilaren 19a da, goizaldea, San Sebastian egun handiaren bezpera. Danborradako danbor eta upelak entzuten dira atzean, neska gazte bat ankerki bortxatu eta hiltzen duten bitartean. Urte batzuk geroago, haren arreba txikia, Miren, egiaren bila murgilduko da, Kriminologiako irakasle batek lagunduta. Protagonistak hilketa horren atzean ezkutatzen dena deskubritzen joango dira: uste baino askoz handiagoa eta sakonagoa den egia, beren bizitzak arriskuan jarriko dituena, hilketa horrek lotura estua baitu Gipuzkoako hiriburuko historia ezkutu eta ilunenarekin.