Argitaratze-data: 2020/03/11
Poesiaren Nazioarteko Eguna dela-eta “Versodia II” musika jaialdi poetikoa BERTAN BEHERA UTZI DA
BERTAN BEHERA
BERTAN BEHERA
Datorren martxoaren 21ean Poesiaren Nazioarteko Eguna dela-eta, “Versodia II. musika jaialdi poetikoa” izango da Trintxerpeko Alkateordetzan 12:30etik 14:30era. Dory Lansorena eta Idoia Arteaga poetek Pasaiako liburutegiekin batera antolatutako ekimena da hori.
Oraingoan, Alberto Egia Blanco piano joleak, Emilio Azkarate kantariak eta O´Club taldeko musikariak jarriko diote errezitaldiari doinua.
Dory eta Idoiarekin batera, leku askotatik etorritako 30 olerkari inguru igoko dira oholtzara beraien olerkiak irakurtzera.
Idoiak kantatu ere egingo du gitarra-jotzaile bat ondoan duela.
Ekitaldia doakoa izango da, eta herritar guztiak daude gonbidatuak poesiaz eta musikaz gozatzera.