Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/10/12

VERSODIA II. Jaialdi Poetiko-Musikala

Trintxerpen, urriaren 23an

Pasaiako liburutegiekin elkarlanean, VERSODIAk II. Jaialdi Poetiko-Musikalera gonbidatzen zaituzte poesia jendearengana hurbiltze aldera. Etortzen bazarete, aukera izango duzue ohikoa ez den jaialdi bat partekatzeko, non zenbait poetak eta rapsodak euren poemak eta poeta ospetsuenak errezitatuko dituzten.

Musikaz ere gozatu ahal izango dugu hainbat musikari eta abeslarirekin. Kartelean O' Club taldea gurekin arituko dela jartzen badu ere, osasun kontuak direla eta, pena handiz, baina ez dira gurekin egongo 23an. Besarkadarik beroena bidali nahi diegu hemendik.

  • Urriaren 23an
  • 12:00etan
  • Trintxerpeko Alkateordetzako ekitaldi aretoan. (Euskadi etorbidea, z/g, Pasaia).

Sarrera doakoa da, baina erreserba egin behar da helbide honetan: versodia.versodia@gmail.com

ZAIN IZANGO GAITUZUE!