Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/07/16
II. Gertu Eraikuntzak Bandera eta IV. Valves Bandera, asteburuan Donibanen
Uztailaren 19an jokatuko dira, 17:20etik aurrera

Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako bosgarren jardunaldian jokoan egongo diren banderak aurkeztu dira gaur goizean Donibanen. II. Gertu Eraikuntzak Bandera izango da jokatuko den lehena. Emakumezkoen txapelketaren ondoren, gizonezkoen ligako IV CMO Valves Bandera hasiko da. CMO Valveseko gerente Iker Diez, Pasaiako alkate Teo Alberro, Pasai Donibane Koxtapeko zuzendari Jose Miguel Beraza eta Pasaiako Kirol zinegotzi Julen Rodriguez izan dira aurkezpenean.
"Plazerra da estropada hau gure herrian aurkeztea, Pasaian dagoen zaletasunagatik batez ere. Bertaratuk direnei garraio publikoa erabiltzeko eskaera luzatu nahi diegu, aparkalekuarekin arazorik izan ez dezaten. Zorterik onena opa diot herriko taldeari eta goza dezagun arraunaz herrian!" aipatu du Alberrok.
Estropada 17:20tik aurrera hasiko da, eta eremu berri bat estreinatuko du, ziaboga bakarrera eta bi luzeetara. Traineruak banan-banan eta erlojuaren kontra lehiatuko dira. Euskotren Ligako tripulazioek Puntetako kantinaren parean egingo dute ziaboga, eta Eusko Label Ligako tripulazioak itsaso zabalera irtengo dira, ibilbide osoan zehar itsas baldintza ugariri aurre eginez.






