Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/04/16
Aparkatzeko-eremua egokitzea, Eskalantegi kaleko 45-53 zenbakiei dagokien garajea hobetzeko lanak direla eta
Garaje horren erabiltzaileek Usozko eremua gaituta izango dute apirilaren 22tik 25era
Antxoko Eskalantegi kaleko 45-53 zenbakiei dagokien garajean egingo diren hobekuntza-lanak direla-eta, garajeko erabiltzaileak ezin izango dira garajean sartu, ezta garajetik atera ere datozen egunetan.
Irtenbide gisa, Pasaiako Udalak, Pasaia Lezo Lizeoarekin lankidetzan, apirilaren 22tik 25era Usozeko eremua egokituko du, ibilgailuak bertan aparkatu ahal izateko. Espazio hori apirilaren 22ko 09:00etatik 25eko 17:00etara egongo da eskuragarri eta behar bezala seinaleztatuta. Neurri honekin Antxon aparkatzeko zailtasunak ez okertzea bilatzen da.
Eremu hori obrak egingo diren garajeko erabiltzaileentzako izango da, eta erabiltzaile horiei eskatzen diegu erabilera egokia egin dezaten. Halaber, Lizeoko ikasleek eremu horretako lurrean margotu dituzten jolasak errespetatzeko eskatzen diegu.