Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/10/02

San Pedron egitekoa zen URTZ taldearen kontzertua Antxon izango da eguraldiarengatik

Euria iragarrita dagoenez, urriaren 4ko kontzertua Antxoko Ibaiondo frontoian egingo da

Pasaiako Udalak, Euskalmeten eguraldi iragarpena kontuan izanda, URTZ taldearen kontzertua tokiz aldatzeko erabakia hartu du azken orduetan.

Hala, kontzertua urriaren 4an izango da, Antxoko Ibaiondo frontoian. Ordutegiak ere aldaketa txiki bat izan du, 19:30etan hasiko baita. Kontzertua doakoa izango da, edukiera bete arte.

“Pena handiarekin hartu dugu erabakia, aukera paregabea baikenuen San Pedron emanaldiaz aire librean gozatzeko, baina ziur gaude pasaitarrek eta beste herrietatik etorriko diren bizilagunek asko gozatuko dutela taldeak prestatu duen ekitaldiarekin” gaineratu du zinegotziak.

37 urteko ospakizuna Pasaian

Pasaian sortu zirenetik 37 urte betetzen diren honetan, Urtzek kontzertu berezia eskainiko du jaioterrian. Ez da ohiko zuzenekoa izango, baizik eta omenaldia eta berriz elkartzeko gau berezia: taldearen ibilbide osoaren errepasoa, hasieratik gaur arte, Pasaiako musika eta dantza eragileen laguntzarekin. EITBk kontzertua osorik grabatuko du eta aurrerago “Oholtzan” saioan emango du.

Taldeak argi utzi du Pasaiko hitzordu hau ez dela amaiera bat izango, baizik eta etorkizunerako bultzada berria: urte amaieran lan akustiko bat kaleratuko dute eta 2026an Euskal Herriko antzokietan aurkeztuko dute, aro berri baten hasiera markatuz.

Garraio publikoa

Pasaiako Udalak garraio publikoa erabiltzeko eskaera egiten die beste barrutietatik eta ondoko herrietatik datozen ikusleei, aparkalekuekin arazoak egon ez daitezen.

Entsegu orokorra

Azken asteetan, URTZek eta gonbidatu bereziek kontzertuaren prestaketarako hainbat entsegu egin dituzte. Entsegu horietan nabarmendu da musikarien arteko musika metaketa eta sintonia berezia, eta elementu horiek guztiek atmosfera musikal paregabea sortuko dutela baieztatu da. Izan ere, taldearen abesti batzuk modu berezi zein berritzailean aurkeztuko dira, eta ibilbide osoa modu esanguratsuan oholtzan islatuko da.

Azken entsegu orokorra joan den igandean egin zen Donibaneko Juanba Berasategi Auditorioan.