Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2019/07/05
Uraren ihesa Donibane kalean
Zulo bat irekiko da uztailaren 9an
Udal zerbitzu teknikoek edateko uraren ihesa antzeman dute Donibane kalean, Zinkuenta Erreka eta Santiago plazaren artean, ziur aski 100. edo 102. atarien parean.
Uztailaren 9an (asteartea) zulo bat irekiko da matxura konpontzeko, eta aurreikusi da lanak 4 egunez luzatuko direla, goiz eta arratsaldez.
Behin ihesa aurkitu ondoren, konponketa-lanak egiteko ur-horniduran etenak egin beharko dira. Saiatuko gara bizilagunei nahikoa denborarekin abisatzen, ahal dela egun batetik bestera.
Lan-eremua zabaltzeko beharra izan ezean, aurreikusitako zuloaren tamainak eta kalearen zabalerak ez dute ibilgailuen trafikoa eragotziko. Nolanahi ere, metalezko xafla bat jarriko da zuloa estaltzeko, beharrezkoa denean. Azkenean kalea trafikorako ixteko beharra sortuko balitz, saiatuko gara nahikoa denborarekin abisatzen.