Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/08/07
Gaueko ur mozketak Trintxerpen eta San Pedron abuztuaren 7tik 8rako gauean
Ur-ihesak bilatzeko mozketa laburrak izango dira
Pasaiako Udaleko Zerbitzuen Sailak jakinarazi duenez, abuztuaren 7tik 8rako gauean (ostegunetik ostiralera, beraz), ur mozketak izango dira Trintxerpen eta San Pedron.
Eten horien helburua Pasaiako sarean egon litezkeen ur-ihesak atzematea da. Horretarako, aldizkako mozketak egingo dira San Pedron eta Trintxerpen, izan ere bi barrutien hornidura-depositua berdina da. Hori dela eta, ez da bereizketarik egingo mozketen eremuan.
Zerbitzuen Sailak azaldu duenez, mozketak laburrak izango dira; 10-20 minutukoak, gutxi gorabehera. Gainera, bizilagunei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko, lanak gaueko 00:00etatik aurrera egingo dira.






