Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/08/04
Ur-mozketak abuztuaren 5ean Jaizkibel kalean eta Euskadi etorbidean
Lanak 09:00etan hasi eta 14:00etan amaituko dira
Pasaiako Udaleko Zerbitzuen departamentuak jakinarazi du abuztuaren 5ean, asteartea, ur-mozketa bat izango dela Trintxerpeko zenbait gunetan. Lanak ur-ihes bat konpontzeko gauzatuko dira.
Jarduketak 09:00ak aldera hasiko dira, eta aurreikuspenen arabera 5 ordu iraungo dute, hau da, 14:00ak aldera amaituko dira.
Trintxerpeko honako atariei eragingo die mozketak:
- Jaizkibel kalea: 1, 3, 5 eta 2, 4, 6, 8 atariak.
- Euskadi etorbidea: 1 ataria.
Udalak abisuak jarriko ditu eragindako eraikinen atarietan.






