Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/11/06

Azaroaren 7an, osteguna, ur mozketa Trintxerpen

8:00etatik 11:00etara izatea aurreikusten da

Ur-sarean egingo diren konponketak direla-eta, azaroaren 7an, osteguna, ur mozketa izango da honako kale hauetan:

  • Andonaegi bere osotasunean (etxabeak barne)
  • Urgull bere osotasunean (etxabeak barne)
  • Andonaegi jauregia
  • Karmengo Ama eskola

Ur-mozketa 08:00etan hasiko da eta 3 orduko iraupena izatea aurreikusten da.

Ahal izanez gero, iragarritakoa baino lehenago emango da ura.

Pasaiako Udalak eragozpenak barkatzeko eskatzen die herritarrei.