Argitaratze-data: 2022/05/06
Ur mozketa Juan XXIII kaleko 24-26-28-30-32 zenbakietako atarietan
Maiatzaren 17an
Ur-sarearen hobekuntza lanak direla eta, (kontsumoko uraren presioaren igoera) ura kenduko da da honako atari hauetan:
Donibaneko JUAN XXIII kaleko 24-26-28-30-32 zenbakietako atarietan.
Egindako lanei esker, kontsumorako uraren presioa hobetu ahal izango da, hiru kg inguru handituta.
Argibideren bat behar izanez gero, jo ezazue Zerbitzu, Sare eta Mantentze-lanen Sailera (zerbitzu@pasaia.net edo 943 004310) finka-administratzailearen edo komunitateko presidentearen bitartez:
Ur-kentzea egun eta ordu hauetan izango da:
- EGUNA: MAIATZAK 17 (asteartea)
- Ordua: goizeko 9:00etan
- Mozketaren ustezko iraunaldia: 10:00ak arte. Ahal izanez gero, iragarritakoa baino lehenago emango da ura.