Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2017/09/22

Ur-matxura San Pedron

Pasaiako Udalak jakinarazten du, hodi batean gertatu den matxura larri baten ondorioz, ur-hornidura eten behar izan dela Euskadi etorbideko 55. zenbakitik hasi eta San Pedroko barruti guztian.

Dirudienez, matxura gertatu da hodia zaharra delako, eta udal langileak lanean ari dira, lehenbailehen ur-hornidura berrezartzeko.

Dena dela, ohartarazten dugu lanek luze joko dutela, beharrezkoa delako haustura non gertatu den aurkitzea, zanga bat irekitzea, piezak eta hodiak ordezkatzea eta horiek finkatzea.

Zerbitzu, Sare eta Mantentze-lanen Sailaren arabera, ostiral arratsalde edo gauerako arazoa konponduko dutela uste dute, konponketa-lanetan ustekaberik edo zaitasunik sortu ezean.

Barkatu eragozpenak