Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2018/08/03

Aldaketa ur-hornidura, saneamendu eta hondakin- bilketako tasak ordaintzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dituen Udal Ordenantzan

30 egun erreklamazio eta iradokizunak aurkezteko

Udalbatzak 2018ko uztailaren 20an egindako bilkuran erabaki du hasierako onarpena ematea Ur-hornidura, saneamendu eta hondakin-bilketako tasak ordaintzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dituen udal ordenantzaren aldaketari.

 

ORDENANTZA

PDF (0,07 Mb)

Iragarki honen bitartez, jendaurrean jartzeko izapidea eta interesdunentzako entzunaldiaren izapidea abian jartzen dira, 30 egun baliodunez, erreklamazio eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko.

Erreklamazio edo iradokizunik aurkezten ez bada, hasierako onarpen hau behin betikoa izango da.

(2018ko abuztuaren 1ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia)