Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/10/13

Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiek 40 urte beteko dituzte aurten!

Urriaren 16tik 24ra

Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien 40. urteurren honetan, ahalegin handia egiten ari gara horiek aurrera eramateko, bai herritarren bizitza normalizatzeari begira, bai arte eszenikoak jasaten ari diren krisiari erreparatuz. Urriaren 16tik aurrera Pasaia umorez betetzeko erronka dugu.

URRIAREN 16an, HACKERRAK

Urriaren 16an, larunbata, arratsaldeko 19:00etan hasiko da San Pedroko Udal Aretoan Nomofobikak taldearen Hackerrak! Antzezlana. Umorez eta musikaz beteriko ikuskizuna, ziria sartzeko prest.

  • Sinopsia: Gure bizimodua egunetik egunera aldatuz doa: gure lana robotizatzen hasi dira, gure harremanak aldatzen doaz, etxeko entretinemendua gorantz doa eta GAFA (Google, Apple, Facebook eta Amazon) bezalako sare eta plataformek komertzio txikia ordezkatu dute. Iraultza baten hasieran gaude: laugarren Industria iraultza. Gizateriak inoiz bizi ez duen hori, abiada bizian dator orain. UMOREZ ETA MUSIKAZ BETETAKO IKUSKIZUNA, ZIRIA SARTZEKO PREST BERRIZ ERE NOMOFOBIKAK
  • Sarrerak
  • Informazio gehiago: https://ttipia.eus/eu/show-item/nomofobikak_hackerrak/  https://www.facebook.com/Hackerrak/

URRIAREN 17an, PORNO VS AFRODITA

Igandean, hilak 17, 19:00etan, Donibanen, Juanba Berasategi eszenagunean, Porno Vs Afrodita antzezlana izango dugu, Benetan Be Teatroa taldearena. Gazteentzako eta jada ez hain gazteentzako ikuskizuna da, eta hezkuntza sexuala eta afektiboa ditu ardatz. Zuzeneko musikaz bustitako komedia zoroa.

  • Sinopsia: Azken kontzertua Gaztetxean. Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu-proba aurrera doan heinean, taldekideen eta euren inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango dugu zentzuen aurrean. Betiere, Porno eta Afrodita jainko-jainkosa basatien begirada apetatsupean.
  • Sarrerak
  • Informazio gehiago: http://www.benetanbe.com/PornovsAfrodita/  

URRIAREN 23an, SAVE THE TEMAZO

Hurrengo asteburuan, hilaren 23an, larunbata, arratsaldean, 19:00etan, Antxoko Gure Zumardian Col.lectiu F.R.E.N.ET.I.C. taldearen Save The Temazo izango da ikusgai, Valentziatik datorren kale ikuskizuna, zeinetan ikusleek promozio bideo baten grabaketan parte hartzen duten. 10 metroko altueran dagoen esperientzia, errealitatearen pertzepzioa aldatuko dizuna!. Euria egiten badu, Ibaiondo frontoian izango da.

URRIAREN 24an, AVE OSOS!

Urriaren 24an, igandea, eta bukatzeko, El mono habitado-ren Ave Osos! antzezlana Juanba Berasategi aretoan 19:00etan. Giza komedia zentzugabea, ukitu jainkotiarra duena, publiko guztiarentzat egokia.

Ikuskizuna hastera doa!