Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/10/05

39. Pasaiako umorezko antzerki jardunaldiak

Urriaren 16tik 25era

Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiek 39 urte beteko dituzte aurten.

Urriaren 16tik aurrera Pasaiako plaza umorez betetzeko erronka dugu. 

COVID 19ak eragindako egoera gertutik jarraitzen ari gara; eta, bai herritarren bizitzen normalizazioari begira, eta baita arte eszenikoek oro har jasango duten krisi larriari erreparatuz, ahalegin guztiak egiten ari gara jardunaldiekin aurrera egiteko, betiere osasun neurri guztiak bermatuz. 

Aurtengo jardunaldiak Artekalek (Euskal Herriko Kale Arteen Elkartea) urriaren 16tik 18ra antolatu dituen Kaleluia izeneko jardunaldiekin batera egingo dira.

Urriak 16, ARTEKALE: Kaleluia arte eszenikoen profesionalentzat jardunaldia

  • Donibane, Juanba Berasategi. Komunikazio gela
  • 10:00-14:00
  • 16:00-20:00
  • Arte eszenikoen profesionalentzat formakuntza jardunaldia, Artekalek antolatua, Pasai Donibaneko kulturgunean. 
  • "Banaketarako tresnak. Nola prestatu feria baterako?" eta "Arriskuak prebenitzeko glosategia. Zein protokolo ezarri behar ditugu? 
  • Parte hartzeko beharrezkoa izango da inskripzioa formalizatzea info@artekale.org bitartez.

Urriak 17 TOMAXEN ABENTURAK: Adi, grabatzen, ekin!!!

  • Trintxerpe, Gernika plaza-Euskadi etorbidea (eguraldi txarrarekin, alkateordetzan)
  • 13:00
  • Familientzako ikuskizuna
  • Sinopsia: Tomax mutil inozentea da. Baina jatorra, alaia, dibertigarria. Txantxak egitea asko gustatzen zaio, nahiz eta beti horien ondorioak pairatu. Abenturazalea da. Ameslaria. Etengabe istorioak asmatzen ari da. Tomaxek lagun berria dauka: Muxi. Muxi neska azkarra da, ikasgelako azkarrena. Dantzatzea asko gustatzen zaio, eta bizikletaz ibiltzea. Egunero ikastolara bizikletaz etortzen da. Tomaxek eta Muxik haien abenturetan murgiltzea proposatzen dizuete. Ondo pasatzeko. Abenturekin, kantekin, dantzekin, magia eta jolasekin dibertitzeko.
  • Sarrerak: https://www.eventbrite.es/e/121364076219

Urriak 17 ZANGUANGO: Al otro lado

  • Antxo, Gure Zumardian
  • 19:00
  • Kaleko ikuskizun onenaren saria jaso duen lana MAX sarietan.
  • Sinopsia: Zanguango Teatro konpainiak Kaleko Ikuskizun Onenaren Max Saria jaso du 'Bestaldean' lanagatik. Saria Malagan jaso dute, Max Sarien XXIII. edizioan. Kale erdian ezarritako oihal erraldoi baten bidez, egunerokotasuneko eszenak eta magiaz gainezka daudenak, biak uztartu ohi dituzte, ikuslea ere antzezlanaren zati bilakatuz.
  • Oihal bat ikusten dugunean, badakigu bestaldean ikusiko duguna fikzioa izango dela eta gure aurrean dugun errealitatea ulertu, ahaztu eta jasaten lagunduko digula espero dugu. Baina, zer gertatuko litzateke errealitatea enkoadratzen duen oihal bat jarri eta fikzioa bezala ulertuko bagenu? Bat-batean bien arteko mugak ezabatu eta geu garenaren bertsio eta ikuspegi berriekin aurkituko ginateke.
  • Sarrerak: https://www.eventbrite.es/e/121365420239
  • https://www.zanguangoteatro.com/al-otro-lado

Urriak 18 GUILLEM ALBÀ: Calma!

  • Donibane, Juanba Berasategi 
  • 19:00
  • Publiko guztiarentzako emanaldia (txikiak eta helduak)
  • Ikuskizun hau Fira Tarregan aurkeztu zen (Europako arte eszenikoen nazioarteko azoka garrantzitsuena), eta arrakasta itzela izan zuen.
  • Sinopsia: Zure ingurura begiratu eta denak korrika ari direla ikusten duzu. Eta zuk gauza bera egiten duzula eta ez dakizula zergatik. Benetan desio dugun bezala bizi gara? Benetan egiten al dugu egin nahi duguna? Horrela jarraitu nahi dugu ala zerbait aldatzeko asmoa dugu? Calma! hitzik gabeko antzezlana da, clown-a banderatzat duena eta, hainbat lengoaia eszenikoren laguntzaz (txotxongiloak, itzalak, keinuak, musika), presa bezain konplexua eta, aldi berean, bezain egunerokoa den gertaera bat azaltzen duena. Bakarkako lan bat, komikotasunaren eta poesiaren artean, gure egunerokotasuna zalantzan jartzen duena, eta gutako bakoitzak egiten dugun bizi-bidaia. Guillem Albà puri-purian: umorea, poetika pertsonala eta mezu baikorra eta bizia, azkenean katartikoa bihurtzen dena
  • Sarrerak: https://www.eventbrite.es/e/121367947799

Urriak 23 ATX teatroa: Zazpiak bat

  • San Pedro, Udal aretoa
  • 19:00
  • Atx Teatroaren 7ak bat antzerki obrak eskuratu du aurtengo Donostiako Antzerki Saria. "Antzerki lengoaia bikaina" dela ere nabarmendu du epaimahaiak. Izan ere, "lanak ikuslearengana iristea lortzen du, taula gainean oso baliabide gutxi izan arren. Eremu eszenikoa biluzik ageri da eta tramankulu bakar bat erabilita erabateko transmisioa lortzen du. Horretan, noski, hiru aktoreen lana goraipatzekoa da".
  • Sinopsia: Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da? Gure kulturako zazpi bekatu nagusiak eta orokorrean bekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin zuen moduan, gizaki berri bati bizia emango diogu, groteskoa, basatia, gupidagabekoa... Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiarekin, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da.
  • Sarrerak: https://www.eventbrite.es/e/121370072153

Urriak 24 MARKELIÑE: Kartoibiraka

  • Donibane, Juanba Berasategi
  • 19:00
  • "Ikuskizun hoberena" FETEN, "Haurrentzako ikuskizunik Hoberenaren" MAX Saria
  • Sinopsia: Biltegitik irten gabe, globoz, itsasontziz edo gameluz, istorio honetako protagonistek munduari bira emango diote 80 kaxatan. KARTOIBIRAKA antzezlanak gogoratzen digu pertsona makinatik zein ezaugarrik bereizten duen: jolasteko eta sortzeko gaitasunak.  Julio Verneren "Munduari bira 80 egunetan" abenturazko eleberrian oinarrituta, Markeliñe antzerki taldeak irudimenezko bidaia proposatzen digu munduan zehar. Gure protagonistak biltegi batean lan egiten duten hiru pertsonaia dira. Orain arte errutinan bizi izan dira baina jolasari esker irudimenezko bidaia zoragarri bat hasteko prest daude. 
  • Sarrerak: https://www.eventbrite.es/e/121371191501

Urriak 25 MILA ESPIGA ETA BELEN CRUZ: Anarkia Relacional

  • Urriak 25
  • Antxo, Kultur etxea
  • 18:30
  • 2020ko Donostiako Poltsiko Antzerki saria jaso duen ikuskizuna
  • Sinopsia: Polbo eta hautsa ez da gauza bera, armairuak, bolloak, larrua jo edo txortan egin, eta sexua... edo sexu-eza. Izan ere, orain hitz egiterik badagoela... hitz egin dezagun. Beste garai bateko bi emakume, opilgintza tradizionalean jantziak, PURO BOLLO festibalera doaz... Okertu egin dira? Edo nahita egin dute?... Eta LGTB "hiztegi" berezi horretan galdu egingo dira; izan ere, dena ulertu nahi dute, baina iraultza honek nahiko nagusi harrapatu ditu. Gauza bat argi dago, askatasun hau izugarri gustatzen zaie. Aske bizitzeko eta hitz egiteko garai hauek ez dira inola ere aspaldi batekoak, beraiek bizi behar izan zituzten garaiak, ez! Orain norberak "pikutik" ateratzen zaiona egiten du.
  • Sarrerak: https://www.eventbrite.es/e/121372746151