Argitaratze-data: 2021/02/22
Udaltzaingoaren Prentsa-Oharra
Aizkora batekin mehatxatzen ari zen pertsona bat atxilotu dute
Otsailaren 21ean, igandea, 20:15ean Udaltzaingoak abisua jaso zuen, kaputxadun gizon bat gazte-talde bat mehatxatzen ari zela, eskuetan Aizkora bat zuela.
Udaltzainek pertsona hori Euskadi etorbidearen 21. zenbakiaren parean harrapatu zuten, eta egiaztatu zuten eskuetan su-hiltzaile aizkora bat zuela, eta ihes egiten zuten gazteak mehatxatzen ari zela.
Pertsona horrek agenteekiko jarrera oldarkorra izan zuen uneoro, eta arma astindu zien; horregatik udaltzainek murriztu egin behar izan zuten, hark erresistentzia handia jarri zuen arren; atxilotu egin zuten, arma zuria kendu zioten, eta Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten, dagozkion eginbideak egiteko, besteak beste, mehatxu-, erresistentzia- eta atentatu-delituak egotzita.