Eduki publikatzailea

Udalekuak eta eguneko zentroak itxiko dira

Bizi dugun egoera soziosanitarioaren aurrean, eta agintariek emandako jarraibideak betez, Pasaiako Udalak aditzera ematen du udalekuak itxiko dituela behin-behinekoz, prebentzio gisa (uztailaren 22an udalekuak berrir abian jartzea erabaki da).

Halaber, eguneko zentroak itxiko dira, eta zaharren egoitzan irteerak murriztu eta bisitak mugatuko dira. Zentro horiek Aldundiaren eskumenekoak dira, baina eragina dute udalaren etxez etxeko zerbitzuan.

Azkenik, azpimarratu nahi dugu maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela, eta gainerako prebentzio-neurriak ere bete beharrekoak direla, epidemiaren zabalkundea geldiarazteko.

Arren, barkatu erabaki horiek sor ditzaketen eragozpenak.