Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/07/22
Udaleku irekiak berriro ere abian jarriko dira uztailaren 23tik aurrera
Egungo egoera eta udalerriko osasun-datuak aztertu ondoren, udaleku irekiek aurrera jarraituko dute
Pasaiako Udalak, Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailaren bitartez, egungo egoera eta udalerriko osasun-datuak aztertu ondoren, erabaki du egoera berraztertzea, eta udaleku irekiekin jarraitzea uztailaren 23tik (osteguna) aurrera.
Oinarrizko premisa da udaleku irekietan parte hartzen duten haurren ongizatea. Udalekuetan jolaserako eta harremanetarako gune bat eskaintzen zaie, orain inoiz baino beharrezkoago dutena. Halaber, udalekuek ahalbidetzen dute lan-eta familia-bizitza bateragarri egitea. Horregatik egingo dugu antolakuntza-ahalegin hau.
Udaleku hauek zorrotz betetzen dituzte agintariek ezarritako osasun- eta segurtasun-protokolo guztiak, familiei, begiraleei, haurrei, instalazioei eta abar eragiten dietenak.
Sarrerak eta irteerak mailakatuak dira, pilaketak saihestearren.
Egunero-egunero haurrei tenperatura hartzen zaie bai haien etxeetan eta bai udalekuetara iristean, eta datu horien erregistroa egiten da. Eskuak eta jolasteko erabiltzen duten materiala desinfektatzen dira, eta instalazioak etengabe garbitzen dira.
Haur talde bakoitzak bere begiralearekin funtzionamendu autonomoa du, eta haurren artean distantzia mantentzen da. Gainera, egoera berriari egokitutako jolas eta jardueren egitaraua osatu da.
Azkenik, udalak itzuli egingo du udalekuak eten diren hiru egun horiei dagokien matrikularen zatia.