Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/04/11

Pasaiako udaleku irekietan begirale izateko izen-emate kanpaina

Apirilaren 15etik 26ra bitarte

Pasaiako Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sailak jakinarazten du uztailerako antolatu dituen "Udaleku Irekiak” egitarauan begirale izateko izen-emate epea irekiko dela. Epea apirilaren 15etik, astelehena, 26ra bitartekoa, ostirala, izango da.

Era berean, Haur, Nerabe eta Gazteen Sailak jakinarazi nahi du hautaketa-prozesuaren ondorioz sortuko den zerrenda beste egitarau edo behar batzuetarako erabili ahal izango duela.

Udalekuetan onartua izateko eta hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak hauek dira: 18 urte izatea eta euskara jakitea. Hautagaiek proba bat egin beharko dute eta hautaketa-sistemaren irizpideen araberako merituak ere baloratuko zaizkie.

Informazio-orriak eskuratu eta izena emateko sistema aurreko urteetako berbera izango da. Informazioa Udalaren web orrian www.pasaia.eus edo Hezten aisialdi euskaltzalearen web orrian http://www.hezten.eus/zerbitzu-orrialdeak/pasaiako-udaleku-irekiak-2024, non izen-ematea egin daitekeen. Esteka apirilaren 15ean aktibatuko da. 

Hautatuek oinarrizko prestakuntza-ikastaro batean hartu beharko dute parte, Udalekuetarako beharrezkoak izango dituzten programazio ereduez, metodo pedagogikoez, eta abarrez, gutxieneko heziketa izan dezaten. Nahitaezkoa izango da ikastaroan parte hartzea Udalekuetan lan egiteko. Ikastaroa hasiera batetan presentziala izango da eta Pasaiako ikastetxe batetan ekainaren 7an eta 8an egingo da. 

Interesatuta dauden pertsonek Pasaiako Udalaren webgunetik, www.pasaia.eus, deskarga egin dezakete edo zuzenean Hezten aisialdi euskaltzalearen webgunean http://www.hezten.eus/zerbitzu-orrialdeak/pasaiako-udaleku-irekiak-2024.

Epe hori errespetatzeko eskatzen dugu; ez baita begirale izateko eskaerarik onartuko epez kanpo.