Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/04/23

Pasaiako udaleku irekietan begirale izateko izen-ematea

Apirilaren 26tik maiatzaren 5era bitarte

Pasaiako Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak jakinarazten du uztailerako antolatu dituen "Udaleku Irekiak” egitarauan begirale izateko izen-emate epea irekiko dela. Epea datorren apirilaren 26tik, astelehena, hasiko da eta maiatzaren 5ean, asteazkena, amaituko da.

Era berean, Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak jakinarazi nahi du hautaketa-prozesuaren ondorioz sortuko den zerrenda beste egitarau edo behar batzuetarako erabili ahal izango duela.

Udalekuetan onartua izateko eta hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak hauek dira: 18 urte izatea eta euskara jakitea. Hautagaiek proba bat egin beharko dute eta hautaketa-sistemaren irizpideen araberako merituak ere baloratuko zaizkie.

Esteka honetan hautaketa prozesuari buruzko informazioa eskura dezakezu.

Izen ematea aurreko urtetan indarrean jarritako sistema telematikoaren bitartez egingo da: https://www.urtxintxa.eus/pasaiako-udaleku-irekiak-2021/ estekaren bidez egin beharko da, eta informazio-orrietan ematen diren jarraibideak bete.

Hautatuek oinarrizko prestakuntza-ikastaro batean hartu beharko dute parte, Udalekuetarako beharrezkoak izango dituzten programazio ereduez, metodo pedagogikoez, eta abarrez, gutxieneko heziketa  izan dezaten. Nahitaezkoa izango da ikastaroan parte hartzea Udalekuetan lan egiteko. Ikastaroa hasiera batetan presentziala izango da eta  Pasaiako ikastetxe batetan ekainaren 11n eta 12an egingo da. 

Epe hori errespetatzeko eskatzen dugu; ez baita begirale izateko eskaerarik onartuko epez kanpo.