Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/04/25

Udaleku irekietan izen-emateko kanpaina

Izen-ematea zuzenean Udalaren web orrian edo HAZ bulegoetan maiatzaren 2tik 15era bitarte

Pasaiako Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak aurten berriz Udaleku Irekiak antolatu ditu. Udalekuen bitartez, haurrek udan gozatzeko aukera izango dute, eta bide batez, ikastetxeetan urtean zehar bereganaturiko euskara erabiltzeko gune egokia izango dute.

Udalekuak dira Pasaian erroldatuak dauden haurrentzat edo Pasaian ikasten duten haurrentzat, baldin eta 2014 eta 2020 urte bitartean jaiotakoak badira (bi urteak barne), alegia, Haur Hezkuntzako 3 urteko gelatik Lehen Hezkuntzako 4. ikasturtera arte, biak barne. 

Uztailaren 1etik 30era izango dira, eta ordutegia hau izango da: 9:30etik 13:00etara, astelehenetik ostiralera. Uztailaren 25ean eta 26an ez da udalekurik izango. Taldeak 10 eta 12 haur bitartekoak izango dira, eta begirale bana izango dute. Jarduera ezberdin asko egingo dituzte: tailerrak, jolasak, eskulanak, txangoak, igerilekurako eta hondartzarako irteerak, eta beste hainbat, adinaren arabera. 
    
Matrikulazio-epeak maiatzaren 2tik 15a bitarte iraungo du. Epe hori errespetatzeko eskatzen dugu; ez da epez kanpo matrikularik onartuko, Udaleku Irekien antolaketa egokia izan dadin. Plaza-kopurua mugatua da, 320 guztira; eta kopuru hori gaindituz gero, zozketa egingo da. Matrikula 79,50 eurokoa da eta ordainketa haurraren izenean egin beharko da kontu korronte honetan: Kutxabank ES55-2095-5400-02-1061652334. Familia-errentaren arabera hobariak daude.

Izen-ematerakoan matrikula orriarekin batera, ordainagiria eta haurraren osasun txartelaren kopia aurkeztu behar dira. Haur Hezkuntzako umeei dagokienez, nortasun agiriaren edo familia-liburuaren kopia aurkeztu behar dute.

Izena emateko (maiatzaren 2tik 15era) bi aukera daude: