Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/04/26

Udaleku irekietan begirale izateko izen-ematea

Apirilaren 26tik maiatzaren 3ra bitarte

Pasaiako Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak jakinarazten du uztailerako antolatu dituen "Udaleku Irekiak” egitarauan begirale izateko izen-emate epea irekiko dela. Epea apirilaren 26tik, asteazkena, maiatzaren 3ra bitartekoa, asteazkena, izango da.

Era berean, Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak jakinarazi nahi du hautaketa-prozesuaren ondorioz sortuko den zerrenda beste egitarau edo behar batzuetarako erabili ahal izango duela.

Udalekuetan onartua izateko eta hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak hauek dira: 18 urte izatea eta euskara jakitea. Hautagaiek proba bat egin beharko dute eta hautaketa-sistemaren irizpideen araberako merituak ere baloratuko zaizkie.

Informazio-orriak eskuratu eta izena emateko sistema aurreko urteetako berbera izango da. Informazio gehiago esteka honetan edo Hezten aisialdi euskaltzalearen web orrian http://www.hezten.eus/zerbitzu-orrialdeak/pasaiako-udaleku-irekiak-2023 non izen-ematea egin daitekeen.    

Hautatuek oinarrizko prestakuntza-ikastaro batean hartu beharko dute parte, gutxieneko prestakuntza bat izan dezaten Udalekuetarako beharrezkoak izango dituzten programazio ereduez, metodo pedagogikoez, eta bestelako gaiez. Nahitaezkoa izango da ikastaroan parte hartzea Udalekuetan lan egiteko. Ikastaroa hasiera batean presentziala izango da eta  Pasaiako ikastetxe batean egingo da ekainaren 9an eta 10ean. 

Epe hori errespetatzeko eskatzen dugu; ez baita begirale izateko eskaerarik onartuko epez kanpo.