Eduki publikatzailea

Pasaiako udaleku irekietan begirale izateko izen-ematea

Maiatzaren 4tik 15era bitarte

OHAR GARRANTZITSUA: Udaleku irekiak egingo dira, baldin eta Covid-19aren kontra Gobernuak hartzen dituen neurriek ahalbideratzen badituzte; bestela, bertan behera geratuko dira.

Pasaiako Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak jakinarazten du uztailerako antolatu dituen "Pasaiako Udalekuak” egitarauan begirale izateko izen-emate epea irekiko dela. Epea datorren maiatzaren 4an, astelehena, hasiko da, eta 15ean, ostirala, amaituko da.

Era berean, Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak jakinarazi nahi du hautaketa-prozesuaren ondorioz sortuko den zerrenda beste egitarau edo behar batzuetarako erabili ahal izango duela.

Udalekuetan onartua izateko eta hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak hauek dira: 18 urte izatea eta euskara jakitea. Hautagaiek proba bat egin beharko dute eta hautaketa-sistemaren irizpideen araberako merituak ere baloratuko zaizkie.

Izen ematea iaz indarrean jarritako sistemaren bitartez egingo da: http://lanpoltsa.urtxintxa.eus. Horretarako deskargatu behean aurkituko duzun informazio orria.
 
Hautatuek oinarrizko prestakuntza-ikastaro batean hartu beharko dute parte, Udalekuetarako beharrezkoak izango dituzten programazio ereduez, metodo pedagogikoez, eta abarrez, gutxieneko heziketa  izan dezaten. Nahitaezkoa izango da ikastaroan parte hartzea Udalekuetan lan egiteko. Egoerak aukera ematen badu, eta ikastaroa presentzialki egin ahalko balitz, Arrokaundietako gazte aterpean ekainaren 5ean eta 6an egingo da. Egoerak utziko ez balu, prestakuntza-ikastarao telematikoa gauzatuko da, eta horri buruzko zehaztapenak aurrerago argitaratuko dira

Epe hori errespetatzeko eskatzen dugu; ez baita begirale izateko eskaerarik onartuko epez kanpo.