Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/06/03

Udaldia: Pasaiako haur eta gazteek proposatutako udako jarduerak

Izen-ematea ekainaren 17a arte

UDALDIA PASAIAN

Pasaiako haur eta gazteek proposatutako udako jarduerak! Kirol, kultura eta aisialdi tailerrak; jaialdiak, jarduerak edo emanaldiak.

Pasaiako Udalaren Haur eta Nerabeen Eskubideen Sailak gidatzen dituen parte-hartze saioen bitartez, Pasaiako haur eta nerabeekin elkarlanean Udaldia Programa antolatu dugu. Programa horren bitartez, gaztetxoen gustuko jarduerak gauzatu nahi dira, eta haur eta gazteen arteko harreman onak sustatu. Horrenbestez, udan elkarrekin egongo gara eta Pasaiako kaleetan egingo dugu topo. Elkarrengandik ikasi egingo dugu, elkarrekin gozatuko dugu eta euskaraz biziko gara! 

TAILERRAK 

Ordutegia 10:00etatik 12:00etara. 
2006-2011 urte bitartean jaiotakoentzat. 
Tailerretan izena emateko formulario honetan eman beharko da izena ekainaren 17a baino lehen. 
Doakoak izango dira.

  • Roller street patinajea: patinetan hobeto ibiltzeko tailerra.
  • Parkour: Parkour-erako hastapen-tailerra eta kanpoko praktikak.
  • Seri-Grafia: poltsa, kamiseta edo nahi duzun hori zure kabuz kustomizatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta tresnak jasoko dituzu.
  • Manga komikia: manga edo komiki marrazkiak egiteko eta zure pertsonaia sortzeko teknikak eta trikimailuak ikastea.

Ostiral berezietako JARDUERA IREKIAK:

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.
2006-2011 urte bitartean jaiotakoentzat.
Ez da izenik eman behar.
Doakoak izango dira.

  • Kirolak itsasoan barna: Piraguismo eta padel surf kirol zoragarrietara modu atseginean eta leku paregabean hurbilduko gara. San Pedron Kalparran eta Donibanen portuan.
  • Realarekin jolasean: Kirola praktikatzeko hainbat eremu instalatuko dira: futbol zelai txiki bat, futbolin erraldoi bat eta puzgarriak. Trintxerpen Aranederreko pistetan.
  • Oztopodun zirkuituak: “Conquistador del fin del mundo”-ko zirkuituaren modukoak diren hainbat oztopo gainditu eta ginkana handi batean parte hartzeko aukera izango da. Donibanen Kulturgune aurreko zelaian.
  • Ur-parkea: Ur-txirrista erraldoia, ur-zirkuituak eta ur-puzgarriez osatutako jolas-eremua. Bainujantzia jantzita eramatea gomendatzen da. Antxon Biteri plazan.

Argibideak edo informazio gehiago:

 

DIPTIKOA

PDF (2,6 Mb)