Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2017/01/24
Udalak emakumezkoen parte-hartzea sustatzeko bi hitzarmen sinatu ditu: ILLUMBE ARRAUN ELKARTEArekin eta RAKETISTAK LOKKErekin
ILLUNBE AE kirol-elkarteak Pasaian du egoitza soziala, eta onura publikoko izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak (erregistro-zenbakia 1340).
Klubak 2016-2017 denboraldian sortu zenetik hona hogeita hamargarren urteurrena ospatuko du. Ospakizun horretaz gain, elkarteak apustu handia egingo du, emakumezkoen parte-hartzea sustatzeko.
Proiektuan aurkeztu dituzten jarduera-ildoen artean, helburu hauek azpimarratu behar dira:
HELBURU OROKORRAK:-Bi urteko epean emakumeen trainerua osatzea.
-Klubeko emakumeak ahalduntzeko prozesua garatzea, nola zuzendaritzaren eginkizunetan, hala eginkizun teknikoetan.
-Emakume kirolariaren irudia zabaltzea.
-Maila guztietan emakumeak izatea.
-Emakumearen ahalduntzea kirol arloan.
-Zuzendaritzan eta kirol zereginetan emakumearen protagonismoa handitzea.
-Klubean berdintasunaren alde lan egitea, eta eredua aldatzea.
-Euskal kulturari eta tradizioari jarraipena ematea.
-Osasuna lantzea, jarduera fisikoaren bitartez.
-Euskara sustatzea eta hobetzea.
Pasaiako Udala eta ILLUNBE AE jakitun dira kirol elkarte bakan honek duen garrantziaz, eta horregatik egoki irizten diote norabide berean ahaleginak batzeari, emakumezkoen kirol-praktika sustatzearren. Horregatik, Pasaiako Udalak badakienez ILLUNBE AE-k ahalegin handia egingo duela egindako apustuarekin, lankidetza-hitzarmena sinatzea erabaki du, 3600 €-ko ekarpena eginez Ilunbe AE-ri datorren 2016-2017 denboraldirako.
RAKETISTAK LOKKE kirol-elkarteak Oiartzunen du egoitza soziala eta onura publikoko izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak
Klubak 2016-2017 denboraldian proiektuan aurkeztu dituen jarduera-ildoak garatuko ditu.
Emakume kirolarien historiaren berri eman eta haien ibilbidea dokumentatu ez ezik, ikus-entzunezkoen bitartez informazioa hedatuko du. Halaber, modalitatearen praktika berreskuratu ahal izango du, eta tresnak jarriko ditu eskura, diziplina horretako partidak eskaintzeko.
Pasaiako Udala jakitun da kirol-elkarte bakan honek zer garrantzi duen, eta zer helburu bete nahi dituen, eta horregatik egoki irizten dio norabide berean ahaleginak batzeari, sustatze-lana egiteko dokumentazio, ikus-entzunezko hedapen eta proiektuaren zabalkundean. Hori horrela, Pasaiako Udalak badakienez RAKETISTAK LOKKE-k ahalegin handia egingo duela egindako apustuarekin, lankidetza-hitzarmena sinatzea erabaki du, 2610 €-ko ekarpena eginez datorren 2016-2017 denboraldirako.