Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/05/18
Udalak aditzera ematen du ezin direla udaleku irekiak egin
Matrikulen zenbatekoak itzuliko da
Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak maiatzaren 14an oinarrizko gomendio batzuk eman zituen, hurrengo hilabeteetan, 2020ko irailaren 15era bitarte, antola daitezkeen era guztietako jarduerei dagokienez, eta gomendio horietan espresuki aipatzen da udalekuak bertan behera geratzen direla.
Bestalde, foru aldundiek ere erabaki dute haurrentzako udalekuak eta Gazte Oporraldiak bertan behera uztea; hala eman zuten aditzera aurreko ostiralean.
Pasaiako Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak jada aurreikusia zuen egoera hori, Udaleku Irekiak antolatzeko garaian, eta espresuki ohartarazi zuen bertan behera uzteko aukera zegoela, Covid-19aren pandemia dela-eta udan bete beharreko neurri soziosanitarioen arabera. Eta ezin dira beharrezko segurtasun-neurriak bete.
Informazio- eta matrikula-orrian adierazten zen, Udalekuak bertan behera utziz gero, Udalak matrikulen zenbatekoak itzuliko zituela.
Hori dela eta, egun hauetan e-maila edo gutuna bidaliko zaie familiei, bankuko datu guztiak eskatzeko, eta ondoren, dekretu bidez, matrikularen zenbatekoa itzuliko zaie familia guztiei.