Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2019/01/25
Udal ludoteketan izena emateko bigarren epea zabalik
Otsailaren 1etik 28ra arte

Antxo, Donibane eta Trintxerpe-San Pedroko udal ludotekek 2018-19 ikasturtearen bigarren zatirako izen-emate epea otsailaren 1etik hilaren bukaerara arte zabalduko dute Ludoteketako bazkideak ez diren haurrentzat.
Zerbitzu hau 4-12 urte arteko haurrei zuzendua dago. Udalaren Gazteria Departamentuaren menpe dago eta Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatzen du. Udalerrian oso harrera ona du; izan ere, orain arte arratsaldero ludotekek prestatzen duten eskaintza 300 haur baino gehiago gozatzen ari dira.
Gizarte- eta hezkuntza-ekipamenduak dira, haurrek topaketarako eta jolaserako leku bat izan dezaten; gainera, euskara landu eta gizarteratzea gara dezakete. Ildo horretan, haurrak modu sortzailean garatzeko, lagun berriak egiteko, irudimena estimulatzeko eta, partekatuz, jokoez arduratzeko aukera ematen duten espazioak ere badira.
Unicefek onartutako Haurren Eskubideei Buruzko Hitzarmenean aitortutako oinarrizko eskubideen artean jolasa dagoela hartu behar da kontuan. Hitzarmen hau Nazio batuen Erakundean dauden estatu gehienek berretsi zuten.
Aldi berean, haurrek eskolan ikasten duten euskara aberasteko helburua dute, izan ere askotan ez dute handik kanpo hitz egiteko aukerarik izaten.
Jolas-jarduera ugari egiten dira ludoteketan; esaterako, jolas askeak, mahai-jolasak, lantegiak, txotxongiloak, txangoak, jolas- eta liburu-mailegua, etab.
Hiru zentroek ekainera arte izango dituzte ateak zabalik, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00era, eta larunbatetan 11:00etatik 13:00etara. Izena ematen duten haurrak ez daude egunero joatera behartuak; egoki irizten dioten egunetan joango dira.
Otsailetik ekainerako bigarren zati honetarako inskripzio-epea 28an bukatuko da. Gero ezingo da matrikularik egin. Ikasturte erdi honetarako 28,10 €-ko kuota ezarri da.
Antxoko Ludotekaren kasuan izen-ematea 9 -12 urte arteko haurrentzat bakarrik irekiko da, txikien txandan ezinezkoa baita haur gehiago onartzea dagokien ordutegian haur asko eta espazio falta baitago haur gehiago onartu ahal izateko.
Eskaera formalizatzen den une berean ordainduko da kuota. Era berean, instalazioak ezagutu nahi dituzten interesdun guztiek, helduek zein haurrek, ludoteketan har dezakete hitzordua, lokalak ezagutzeko.
Matrikula zuzenean egingo da:
- - Donibaneko Ludotekan, J.J. Otaegi plazan (Tel.: 943 517290; doniludoteka@gmail.com)
- - Trintxerpe-San Pedroko Ludotekan, Espinosa de los Monteros plazan (Tel.: 943-392510; kantauri ludoteka@gmail.com)
- - Antxoko Ludotekan, Azoka eraikinean (Tel.: 943 510645; antxoludoteka@gmail.com).