Argitaratze-data: 2020/09/17
Udal liburutegien arau eta ordutegi berriak
Irailaren 21etik aurrera
Irailaren 21etik aurrera, Pasaiako udal liburutegiak udazkeneko ordutegiarekin hasiko dira. Era berean, zerbitzu batzuk zabaltzen hasiko dira, Covid-19aren ondorioz hartu beharreko neurriak kontuan hartuta. Jarraian ordutegi eta arau berriak.
ARAUAK
- Liburutegiko sarrera nagusitik aurrera derrigorrezkoa izango da maskararen erabilera.
- Sarreran eskuragarri dagoen gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak.
- Erabiltzaileek bakarka etorri behar dute liburutegira (12 urtetik beherakoak eta mendekotasunen bat dutenak beste pertsona batekin etor daitezke).
- Pertsonen arteko distantzia mantendu beharko da uneoro.
- Bueltatzen diren liburuak sarreran dauden kutxetan utzi beharko dira, orain arte bezala; astebetez gordeko dira berrogeialdian.
- Ikasketa gela: aforo mugatuarekin eta distantziak mantenduz eseriko dira erabiltzaileak. Trintxerpeko goiko gela eta Antxoko gazteena ezingo dira erabili ikasteko, baina banaka sar daiteke liburuak hartzera.
- Helduen mailegua: liburuak aukeratzera sar daiteke, gehienez bi pertsona eta 15 minutuz.
- Haurren gela: soilik liburuak aukeratzera sar daitezke haurrak, gehienez bi pertsona 15 minutuz. 12 urte arte heldu batekin.
- Jarduerak: hemendik aurrera, antolatzen diren jarduera guztietan segurtasun neurri guztiak beteko dira: distantziak gordeko dira, eserita egon beharko da, eta aurretik erreserba egin beharko da. Aforoa % 60koa izango da, gehienez.
ORDUTEGIAK
- San Pedro: astelehenetik ostiralera, 17:00-19:45
- Trintxerpe: astelehenetik ostiralera, 10:00-12:45 eta 16:00-19:45
- Donibane: astelehenetik ostiralera, 10:00-12:45 eta 16:30-19:45
- Antxo: astelehenetik ostiralera, 10:00-12:45 eta 16:30-19:45