Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/04/22

Meipiko Udaberri Jaiak aldaketak eragingo ditu Donibaneko trafikoan

Apirilaren 25ean, larunbata, eta 26an, igandea, aldaketak izango dira trafikoan eta autobus geltokian

Itzuli da aurten ere Udaberri Jaia Meipira.

Apirilaren 24tik 26ra bitartean hainbat jarduera antolatu dira, hala nola futbolin txapelketa, eskulanak, kontzertuak, bazkaria, bingoa, arratsalde-pasa...

Jarduera horiek hainbat aldaketa eragingo dituzte Donibaneko trafikoan: alde batetik, Lezobidea kaleko zirkulazioa etengo da apirilaren 25ean, 10:10etik igandeko 02:00etara.

Beraz, autobus-geltokia Meipiko biribilgunera lekualdatuko da. Ohiko azken zerbitzua 10:05ean izango da, Gipuzkoa Polikinikara joateko.