Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/05/02

Udako kirol jarduerak 2024

Zabalik dago izena emateko epea

UDA 2024 Kirol Kanpaina Oarsoaldeko lau udalek osatzen duten Eskualdeko Kirol Koordinazio Mahaiak (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) antolatu eta bultzatu du, urtero bezala.

Izena emateko epea maiatzaren 2tik aurrera zabalduko da.

Jarduera bakoitzari buruzko informazio zehatza eskuratzeko, alboan eskuragarri dagoen esku-orrian adierazten diren telefonoak erabil daitezke. 


 

IZENA EMAN

Guztira, 35 jarduera baino gehiago eskaintzen dira 3 eta 18 urte bitarteko haurrentzat.

Pasaiako jardueretan izena emateko sakatu botoia, formularioa bete eta prozesuan emandako argibideak jarraitu.

IZENA EMAN

Oarsoaldeko gainerako udalerrietako jardueretarako esku-orrian azaltzen den telefonora deitu izen-ematea nola egin jakiteko.

Piraguen eta Stand Up Paddleen alokairua denentzat irekia Donibanen.

Itsasoko jarduerak indartzeko apustuaren adibide garbia da Pasaiako Udalak Donibaneko kirolgunean duen piraguen eta Paddel Board-eko taulen alokairu-zerbitzua (Udako Kirol Kanpainako esku-orrian jasotzen da). Alokairuari buruzko informazioa Donibaneko kiroldegian eskura daiteke: 943345371. Zerbitzua garaiz eskatzeko gomendioa egiten da, udan eskaera handia izaten baita.

Banakako zein binakako piraguak aloka daitezke, ordubeterako edota egun osorako. Halaber, uda osorako bonua ere egin daiteke. Zerbitzu hori aukera ezin hobea da, badia eta kostaldea ezagutuz, egun pasa ahaztezinak egiteko. Horrelako ontzietan irteera gidatuak egin nahi izanez gero, Donibaneko kirolgunean har liteke zerbitzua, aldez aurretik erreserba eginda.


 Oarsoaldeko lau udalerrietako kirol zinegotziek maiatzaren 2an zabaldu zuten matrikulazioa: Leire Mazizior (Errenteria), Julen Rodriguez (Pasaia), Eneritz Arruti eta Mireia Kuesta (Lezo) eta Edorta Fernandez (Oiartzun).