Eduki publikatzailea

Uda 2020 kirol kanpaina

Zabalik dago izena emateko epea

UDAKO KIROL ESKAINTZA 2020

 

UDA 2020 esku-orria

PDF 0,2 Mb

UDA 2020 Kirol Kanpaina Oarsoaldeko lau udalek osatzen duten Eskualdeko Kirol Koordinazio Mahaiak (Pasaia, Lezo, Errenteria eta Oiartzun) antolatu eta bultzatu du. Aurtengo kirol eskaintza bizi dugun egoerara egokitu dugu. Hortaz, ekainaren 22tik aurrera UDA kanpainako jarduerez gozatzeko aukera izango dugu.

Jada zabaldu da izena emateko epea. Pasaiako eskaintzari dagokionez, webgunearen bidez eman daiteke izena: egin klik botoian, formularioa bete eta esku-orrian azaltzen den telefono-zenbakira deitu, txandak egiaztatzeko edo bestelako informazioa eskuratzeko.

IZENA EMAN

Orotara, 11 txandatan izena emateko aukera dago, gehienak aire librekoak eta astegunetan egitekoak.

Pasaian aurreikusitako jarduera gehienak uretakoak dira: arrauna, piraguismoa eta BTT egiteko aukera izango da, herriko kirol elkarteen laguntza teknikoari esker. Stand up paddle, eskalada, lerro irristaketa edo tenisa ere eskaintzen dira udalerrian. Jarduera horiek guztiak ordutegi ezberdinetan izango dira.

Gainera, piraguak nahiz stand up paddle jarduerak norberak nahi duenean egiteko aukera izango da, Donibaneko kirolgunean horiek egiteko ontzi eta taulen alokairu zerbitzua abian izango baita uda osoan. Erreserbak egiteko: donibane@bpxport.es helbidean edo 943345371 telefonora deituz. Alokairu-zerbitzuaren ordutegi eta baldintza aukera zabala dago.

Segurtasun osoa: askotariko jarduerak antolatu dira, baina egungo egoerara egokituak. Hau da, aurten jarduerak aire librean egingo dira, eta segurtasun distantziak mantenduz. Halaber, higiene- eta desinfekzio-neurri zorrotzak aplikatuko dira ikastaro guztietan.

UDA kanpainako jarduera guztietarako protokolo zorrotzak ezarri dira, Covid-19a dela-eta, osasun-erakundeek ezarritako neurrietan oinarrituta.

Kanpaina honetan ikastaroak antolatzen dituzten kirol entitateek ahalegin handia egin dute eskaintza egungo egoerara egokitzeko. Hala, ikastaroetako plaza kopurua egokitu egin da eta monitore eta parte-hartzaileentzako segurtasun protokoloak ezarri dira. Arreta berezia jarriko da erabilitako materialak eta jarduera horiek egiteko espazioak desinfektatzeko.

Kanpaina ia 3 hilabetez luzatuko denez, Covid-19aren pandemia dela-eta, uneoro osasun-erakundeek hartzen dituzten erabakien berri jasoko dugu, eta erabaki horien araberako egokitzapenak egingo ditugu. Hala behar izanez gero, ikastaroak bertan behera utzi edo egokituko dira, eta hartzen diren erabaki eta neurri guztien berri emango zaie erabiltzaileei.