Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2019/05/02

Uda 2019 kirol kanpaina

Zabalik dago izena emateko epea

UDAKO KIROL ESKAINTZA 2019

35 jarduera baino gehiago 3 eta 16 urte arteko haur eta gazteentzat

 

UDA 2019 esku-orria

PDF 0,2 Mb

UDA 2019 Kirol Kanpaina Oarsoaldeko lau udalek osatzen duten Eskualdeko Kirol Koordinazio Mahaiak (Pasaia, Lezo, Errenteria eta Oiartzun) antolatu eta bultzatu du, aurreko urteetako arrakasta ikusita. Elkarlan horren bitartez, besteak beste, helburu hauek bete nahi dira: lau udalen baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzea eta herritarrei aukera zabalagoa eskaintzea.

Guztira, 35 jarduera baino gehiago eskaintzen dira 3 eta 16 urte bitarteko haurrentzat. 

Izena emateko epea zabaldu da. Jarduera bakoitzari buruzko informazio zehatza eskuratzeko, alboan eskuragarri dagoen esku-orrian adierazten diren webgune eta telefonoak erabil daitezke.

Pasaiako jardueretan izena emateko sakatu botoia, formularioa bete eta esku-orrian azaltzen den telefonora deitu.

IZENA EMAN

Askotariko jarduerak

Azken urteetan indarra eman nahi izan zaie itsasoarekin zerikusia duten jarduerei. Aurtengoan ere aurreko urtean berrikuntza gisa eskaini ziren bela eta paddle surfa eskainiko dira. Urpekaritzako eskaintza ere gehitu da.

Prezioak esku-orrian begira daitezke. Halaber, bertan jasotzen dira kirolguneen eta antolatzaileen helbideak eta telefono zenbakia

Piraguen eta Stand Up Paddleen alokairua Donibanen.

Lehen aipatutako itsasoko jarduerak indartzeko apustuaren adibide garbia da Pasaiako Udalak Donibaneko kirolgunean martxan jarri duen piraguen eta Paddel Board-eko taulen alokairu-zerbitzua (Udako Kirol Kanpainako esku-orrian jasotzen da). Aurreko ikasturtean jarri zen martxan piraguen eta Paddle Board-eko taulen alokairu-zerbitzua, eta erabiltzaileen balorazioa oso ona izan da.

Alokairuari buruzko informazioa Donibaneko kiroldegian eskura daiteke: 943345371. Zerbitzua garaiz eskatzeko gomendioa egiten da, udan eskaera handia izaten baita.

Banakako zein binakako piraguak aloka daitezke, ordubeterako edota egun osorako. Halaber, uda osorako bonua ere egin daiteke. Zerbitzu berri hori aukera ezin hobea da, badia eta kostaldea ezagutuz, egun pasa ahaztezinak egiteko. Horrelako ontzietan irteera gidatuak egin nahi izanez gero, Donibaneko kirolgunean har liteke zerbitzua, aldez aurretik erreserba eginda.