Argitaratze-data: 2023/05/09
Hobetu zure euskara uda honetan Pasaiako Udal Euskaltegian
Matrikulaldia maiatzaren 29tik ekainaren 20ra
Pasaiako Udal Euskaltegiak udako ikastaro trinkoetan izena emateko epea zabaldu du: maiatzaren 29tik ekainaren 20ra euskaltegitik pasa eta izena eman dezakezu (Euskadi etorbidea, 61).
- Ikastaroa ekainaren 27tik uztailaren 21ra izango da.
- Prezioa: 129.-€.
Har itzazu udako goizak daukazun euskara maila hobetzeko edota HABEren azterketen bigarren deialdirako prestaketa lana egiteko. ZATOZ!
Harremanetarako: euskal@pasaia.net / 943 004340