Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/11/23

Pasaiako 29. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia

Azaroaren 27tik abenduaren 1a arte, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan

Portugal, Frantzia, Granada eta Italiatik etorriko dira konpainiak 

Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak haur eta gazteentzat garatzen duen egitarauaren barruan azpimarratzekoa da Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia. Aurten 29. urtea da. Ibilbide luze honek jaialdi hau urte sasoi honetan ohiko erreferente bilakatu du Pasaian.

Aurten jaialdia hilaren 25ean (astelehena) hasiko da, eta aste osoan jarraituko du abenduaren 1era arte (ostirala). Goizez izango dira saioak, eta egunero ikuskizun ezberdinak izango dira.

Aste osoan udalerriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 2., 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak joango dira. Guztira  ia 700 haurrek parte hartuko dute. Ikuskizunak Donibaneko Juanba Berasategi aretoan eskainiko dira.

Dagoeneko 29 urtez jarraian antolatu dugu jaialdia, Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin. Jaialdi honi esker, Pasaiako ia 700 haurrek maila handiko nazioarteko ikuskizunez gozatzeko aukera dute. Aurtengoan Portugal, Frantzia, Granada eta Italiako konpainiak izango ditugu gurean.

Astelehenean, azaroak 27, Portugaletik helduko da Pasaiara  “Particulas Elementares” konpainia  “Quiero la luna” ikuskizunarekin.

Txotxongiloen mundu magikoan, Leonor Bandeirak eta Carlos Silvak pertsonaia batzuen eta besteen emozioak, bizipenak, abenturak eta istorioak gauzatzen dituzte, eta hori guztia bizitza osoan zehar gordetzen diren oroitzapena bihurtzen da. Denboraren puska fantastikoak dira, beste bizitza batzuen errealitateak deskubritzen laguntzen dutenak, bizitza zoragarri eta gatibuak, gure egunerokotasuneko objektuekin sortuak, eta horrek balioa ematen dio historia on bat kontatzeko sinpletasunari.

2023az geroztik martxan den Portugalgo txotxongilo-antzerki konpainiaren helburu nagusia da hainbat adierazpen artistiko (musika, poesia, eskultura, pintura) uztartzea, magia hutsezko antzezpenetan elkartzen diren beste lanbide askoren artean, betiere alderdi pedagogikoarekin. Ekoizpen propioekin, Partículas Elementares Teatro de Marionetas erreferentzia da gaur egun ingurunean, eta haurrak zein helduak barne hartzen dituen publiko zabala du.

Asteartean, hilak 28, Granadako “La Maquiné” konpainiak  "Estación Paraíso" ikuskizuna eskainiko digu.

Tren geltoki batean emakume txotxongilolari zahar bat zain dago, baina ez daki zergatik dagoen han. Maletan gordeta dauzkan txotxongiloen bitartez bakarrik asmatu ahal izango du nor den, eta nora doan.

Emakume zahar baten maitasun istorioa da, bere oroimenaren mugei ausardiaz, umorez eta samurtasunez aurre egiten diena, bere bizitzako maitearekin elkartzeko. Bizitza tren bidaia bat bezelakoa da, non denok geltoki berean jaitsi ginen, Paraiso geltokian.

Azaroaren 2an, asteazkena, Frantziako “La Cantinela” antzerki konpainiak "Solita, mi desierto imaginario" ikuskizuna aurkeztuko du.

Behin batean, bazen neska lotsati bat, kanpoko mundutik babesteko bere irudimenean babestu zena. Anouk bere mundu txikian bizi da, bere txoko eta lagun guztiak ezagutzen ditu.

Haren mundua guztiekin partekatuko du, pagaburuak aurkeztuko ditu, haren lagunak, haren antza dutenak. Haren historian, oroitzapen eta emozioen intimitatean murgilduko gara.

Ostiralean, abenduak 1, Italiako “Zaches Teatro”  konpainiak bisitatuko gaitu "Centenerela” (Errauskine) ikuskizunarekin.

Eszena errealista eta sinbolikoa aldi berean, hau da, kez eta kedarrez betetako etxe handi bat, espazio biluzi eta hauskara bat, ikatzez betea, non espirituak bizi diren, Cenerine izenekoa esaterako, zeinaren bidez Errauskinen istorioa kontatzen baita.

Baina printze urdinaren bilaketari buruzko istorio bat baino gehiago, Zaches Teatroren Errauskine maitagarrien ipuin iniziatiko bat da, non heldutasunerako bide zaila iraganarekiko desatxekimendutik igarotzen den.

Errauskine preso dago bere barne-munduan, eta nahiago du errautsen azpian mugitu bakardadean, ia ikusezin, itxuraz aspergarria den bizitzaren kedarraren erdian, bere amaorde eta ahizpaordeek ezarritako zigorra pazientziaz onartuz.

Baina guztiz bestelako existentzia baten desiraren txingarrak erretzen dira haren barruan. Errauskineren barne-indarra izango da hura askatzea.