Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2019/11/22

Pasaiako Nazioarteko 26. Txotxongilo Jaialdia. Errepublika Txekiar, Zaragoza, Katalunia, Danimarka eta Italiatik etorriko dira konpainiak

Azaroaren 25etik 29ra

Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak haur eta gazteentzat garatzen duen egitarauaren barruan azpimarratzekoa da Nazioarteko Txotxongilo jaialdia. Aurten 26. urtez antolatu da. Ibilbide luze horrek jaialdi hau urte sasoi honetan ohiko erreferente bilakatu du Pasaian.

Aurten jaialdia hilaren 25ean (astelehena) hasiko da, eta hilaren 29an (ostirala) amaituko da. Goizez izango dira saioak, egunero ikuskizun ezberdinak. 

Dagoeneko 26 urtez jarraian antolatu dugu jaialdia, Tolosako Ekinbide Etxearen laguntzarekin. Jaialdi honi esker Pasaiako haurrek maila handiko nazioarteko ikuskizunez gozatzeko aukera dute. Aurten Errepublika Txekiar, Zaragoza, Katalunia, Danimarka eta Italiako konpainiak izango ditugu gurean.

Azaroaren 25ean (astelehena) Errepublika Txekiarreko  Pavel Smid konpainiaren “Un cuento del viento” ikuskizuna izango dugu.

Pablo Tontonarra Delviento oso gizon berezia da, eta denbora asko darama munduan zehar bidaiatzen. Haizeak daraman leku guztietan hitz egiten du honi buruz. Haize-errota batean dauden bi mutikori buruzko ipuina kontatzen du. Haizea zebilenean, errotan bizitzea oso atsegina zen; egun batean, ordea, haizea gelditu egin zen. Eztialdia luzeegia bilakatu zenean, bi mutikoei haize bila irtetea otu zitzaien, haizea errotara itzultzeko helburuarekin.

Pavel Šmídek askotan parte hartu du Txekiako eta Europa osoko jaialdietan bere konpainiarekin edo kolaboratzen duen beste konpainiekin 

Azaroaren 26an (asteartea), Zaragozako Javier Arandaren konpainia izango dugu, “Vida” ikuskizunarekin.

Bi esku eta josteko otarraren unibertsoa. Eskuz egindako gauzek izaera propioa dute, eskuak izatearen parte baitira, protagonistak; mugimendu, emozio eta biziaren sortzaileak. Noraezean doan otarre bat, bidaia bat… Edozein bazterretik, edozein otarretik, azaleratzen dira bizimuinak, bizi baliotsu, berezi eta bakarrak.

Javier Aranda aurtengo edizioko izarretako bat da. Aktore eta titiriteroa, 20 urte baino gehiago darama honako antzerki konpainiekin lanean: Teatro El Temple, Teatro Arbolé, Gaiarre Antzokia, Aragoiko Zentro Dramatikoa…Aktore lanetan aritu da mota askotako film labur eta luzeetan, eta aktore lana titiritero lanarekin txandakatzen du. 

Azaroaren 27an (asteazkena) Kataluniako  “Mamia Teatro”  konpainiak “Peloloco” ikuskizuna aurkeztuko du.

Ikatz-meategi batean bizi da Peloloco. Mutiko bat baino ez da, baina dagoeneko ezagutzen ditu meategietako lan gogorra eta harrien zaporea. Pelolocok aurkitzen duen ikatzak kanpoaldeko mundua argiztatzen du, eta Pelolocok bertara ihes egin nahi du, ilargia ikusi ahal izateko. Baina kanpoko munduan gauzak ez dira imajinatzen zituen bezalakoak.

Mimaia: Espainiako hegoaldean darabilten hitza, ezkutaketan babeslekua edo salbatze-puntua adierazteko erabiltzen dena. Mimaia da, txotxongilo eta objektuen antzerkiaren bitartez, mundua ikusteko dugun modua era poetiko eta hurbilean adierazten saiatzeko babeslekua. 

Azaroaren 28an (osteguna) Danimarkako  Sofie Krogen konpainiak  “Circus Funestus” izeneko ikuskizuna eskainiko du. 

Zirkuari buruzko maitasun komedia apokaliptikoa. Istripu itzal astun bat iristear dago…

Zirku horretako artistak ikuskizuna osatzeko borrokan dabiltzala, bertan maitasun deklarazio bat jazoko da eta jeloskortasuna, gorrotoa eta mendeku-nahia segituan piztuko dira. Zirkua gelditzeko puntuan dago. Ongi etorria izan zaitez abiadura handiko zirku honetara, non txotxongiloak, filmak eta musika sortzen baitiren. Unibertso komikoa eta magikoa da.

Sofie Krog danimarkarra antzerki fisikoan eta mimo eta komedia eskoletan trebatu zen hasieran Danimarka eta Ingalaterran. 2002an Krog txotxongiloen munduan sartu zen, eta gaur egun titiritera autodidakta da. Sofiek zineman eta telebistan ere lan egin izan du, eta Strings filmeko titiriteroetako bat izan zen, besteak beste.

Azkenik, azaroaren 29an (ostirala) Italiatik gurera etorriko da Antonella D’Ascenziren konpainia “Piccolo Circo del hilo” lanarekin.

Badaude amaieratik kontatzen hasten diren istorioak. Hori gertatzen zaio zirku bat itxi eta bertan ahaztuta geratutako funanbulista izan nahi duen txotxongilo ikasleari. Piccolo Circo garbitzen eta antolatzen igarotzen du denbora. Fantasia apur batekin, betebeharrik aspergarrienak jolas, dantza eta istorio liluragarri bihurtuko ditu, eta horiek Piccolo Circoko abenturak munduan zehar zabalduko dituzte.  

Antonella D’Ascenzi (Italia) interpretea, sortzailea eta dantza eta antzerki irakaslea da. 1995ean hasi zuen ibilbide artistikoa, eta 1999an Erroman Residui Teatro konpainia sartu zuen, eta bertan egin zuen lan 2009ra arte.

Aste osoan udalerriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 2., 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak joango dira. Guztira 700 haurrek parte hartuko dute. Ikuskizunak Donibaneko Juanba Berasategi aretoan eskainiko dira.