Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/04/15
Txema Ruizek iragarrita zituen hitzaldiak bertan behera, momentuz
Larria ez den osasun arazo batengatik
Txema Ruizek Pasaiako historiari buruzko hitzaldiak joan den apirilaren 11n hasi zituen San Pedroko liburutegian. Publikoak gogotsu entzun zituen Txemaren hitzak, batez ere Pasaia eta Donostiaren artean historian zehar egon diren mugei buruz aritu zen historialari eta idazlea, betiere barrutiari erreferentziak eginez.
Hurrengo egunetarako 3 hitzaldi gehiago zituen iragarrita Ruizek: apirilaren 16an Donibanen, apirilaren 24an Antxon eta apirilaren 29an Trintxerpen. Tamalez, bertan behera geratu dira hitzordu horiek, historialari pasaitarren larritasunik gabeko osasun arazo bat medio.
Hurrengo asteetan, Txema Ruiz osatu bezain pronto, hiru hitzaldi horiek egiteko data berriak iragarriko ditu Pasaiako Udalak.