Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/11/24

Errefortzua ezarriko da Trintxerpe-San Pedroko HAZen bertakoen txartelak banatzeko

Zenbait egunetan arratsaldez ere zabalik izango da bulegoa

Pasaiako Aparkalekuaren Ordenantzaren hirugarren eta azken faseko txartelen banaketari ekingo dio Pasaiako Udalak datozen asteetan. Zehazki, Trintxerpe-San Pedroko HAZ bulegoan arratsaldeko errefortzuak ezarriko dira.

Errefortzuak gauzatzeko beharrezkoak diren giza baliabideak bermatzeko, beste barrutietako bulegoetan zenbait murrizketa ezarri beharko dira. Xehetasunak, egunez egun eta barrutiz barruti, jarraian:


    • ASTEARTEA 25 eta 2:
        ◦ Antxo: 8:00-14:00
        ◦ Donibane: 8:00-14:00
        ◦ Trintxerpe/San Pedro: 8:00-18:00
    • ASTEAZKENA 26 eta 3:
        ◦ Antxo: 8:00-14:00
        ◦ Donibane: ITXITA
        ◦ Trintxerpe/San Pedro: 8:00-14:00
    • OSTEGUNA 27 eta 4:
        ◦ Antxo: ITXITA
        ◦ Donibane: 8:00-14:00
        ◦ Trintxerpe/San Pedro: 8:00-18:00
    • OSTIRALA 28 eta 5:
        ◦ Antxo: 8:00-14:00
        ◦ Donibane: 8:00-14:00
        ◦ Trintxerpe/San Pedro: 8:00-14:00

Txartela jasotzeko prest duten bizilagunek SMS mezua jasoko dute eskaeran zehaztutako telefono zenbakian, abisu horren berri emanez. Mezua jaso duen norbaitek ezin badu bulegora bertaratu, beste pertsona bati eska diezaioke bere ordez joateko. Kasu horretan, leihatilan bi dokumentu aurkeztu beharko dira: ahalordetza dokumentua behar bezala beteta, eta eskatzailearen NAN fotokopia, bi aldeetatik.

Hirugarren faseko guneen (Trintxerpe osoa, San Pedro osoa eta Donibane osoa) inplementazioa abenduaren 15ean abiatuko da. Aurreko fase eta guneetan bezala, gaizki aparkatuta dauden ibilgailuei abisu ohar ez-zehatzaileak ezarriko zaizkie hasieran. Zehazkiago, bizilagunen egokitzapena errazte aldera, ez da salaketarik jarriko 2026ko urtarrilaren 9ra arte.

Ostiral horretatik (9) aurrera, isunak jarriko zaizkie abenduaren 15a baino lehen txartelaren eskaera egin ez duten edo horretarako eskubidea ez duten ibilgailuei, baldin eta gaizki aparkatuta badaude.

Udalak ohartarazi du txartel "zaharra" duten bizilagunek ere eskatu behar dutela baimen berria, aurreko horrek ez baitu balio ordenantza berrirako.