Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/02/15

Antzerkia euskaraz: TU-TUM, PLATZ! Jon Plazaolaren bakarrizketa, Txalo Produkzioen eskutik

Martxoaren 3an San Pedro eta 9an Antxon

Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da Tu-Tum, Platz! umorezko ikuskizun berriarekin.

Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan berriz ere stand up formatuko bakarrizketari heldu dio. Hori bai; 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Ordubete izango dugu umorez betetako kolpez kolpe baten ondoren ardo ona bezala urteen poderioz hobera egin duen ala ardo txarra bezala ozpindu den jakiteko.

  • Martxoak 3 – San Pedroko Udal Aretoa – 19:00
  • Martxoak 9 – Antxoko Kultur Etxea – 19:00
  • Sarrerak